CamelCase

Gamelua
Gamelu baten marrazkia terminoaren inspirazioari erreferentzia eginez.

CamelCase esaldi edo hitz konposatuak idazteko praktika da, zuriuneak kenduz eta hitz bakoitzaren lehen letra larriz idatziz. Izena letra larri hauek gamelu baten konkorrekin duen antzekotasunatik dator.

Tradizionalki, formulazio kimikorako erabilia izan zen. Gaur egun, sarean eta programazio -lengoaiatan erabiltzen da katalogazio edo sailkapenetarako eta .

Dromedario idazkeran (edo lowerCamelCase idazkeran) lehen hitzaren lehen letra letra xehearekin idazten da, eta horrela hitzkonposatuak dromedarioaren konkorraren itxura iradokitzen du.

CamelCase-k bi konbinazio posible onartzen ditu maiuskularen eta minuskularen artean: lehen hitza maiuskulaz eta gainerakoa minuskulaz (UpperCamelCase) edo, aitzitik, lehen hitza minuskula denean eta gainerakoak larriz (lowerCamelCase).


Developed by StudentB